Iluna Garbi

Zer da Urremendi?

Urremendi, Busturialdeko Landa Garapenerako Elkartea, Bizkaiko eskualde honen garapen jasangarria bultzatzeko lanean ari da. Bere ikuspegi integratzailearekin, tokiko eragileekin lankidetzan proiektuak sustatzen ditu, garapen sozioekonomiko ahalik eta integratuena, orekatuena, bidezkoena eta iraunkorrena bermatzen lagunduz.

Helburu orokorrak

Elkartearen helburuak izango dira Busturialdea-Urdaibai eskualdeko eta eskualde hori osatzen duten udalerrietako garapen sozioekonomikoa, bizi-baldintzak hobetzea eta zerbitzuak hornitzea, eta, bereziki, sektoreek eta Eskualdeko Administrazio Publikoak parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko bidea izatea, helburu horiek betetzeko programak sustatu, landu eta gauzatzeko. Horretarako, azterlanak, inbertsioak eta beste edozein jarduera osagarri egingo dira, lortu nahi diren helburuak garatzeko eratorriak edo komenigarriak.

URREMENDI LANDA GARAPEN ELKARTEKO ESTATUTOAK (PDF)

“Herri honeen nortasuna gordetzea eta euron garapena sustatzea nahi dogu, batez ere gune txikiak, hau da, baserri-inguruan bizi diran pertsonek, edo berton bizi nahi dabenek, lan aukerak eta oinarrizko zerbitzu guztiak eukitzea da gure nahia, azken baten, bizitza kalitatea hobea izan daien”.