Iluna Garbi
  • Euskadiko landa-garapeneko elkarteek, landa-eremuko emakumeen zeregina ikusarazteko eta aitortzeko konpromisoa berretsi nahi dute

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta (urriaren 15a), Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak, Menekok, joan den martxoan aurkeztutako “Euskadiko Landa Emakumeen Begirada – Mirada de las mujeres rurales de Euskadi ” txostenean egindako lan kolektiboari balioa eman nahi dio berriz ere.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landa-garapeneko elkarte guztien lankidetzarekin bultzatutako proiektu honek, landa-ingurunean proiektu ekonomikoak hasi eta finkatu dituzten emakumeen 21 erreportaje biltzen ditu.

Bere istorioen bidez, txostenak landa-eremuko emakumeen aniztasuna eta indarra islatzen ditu, eguneroko lanarekin beren lurraldeak eraldatzen ari baitira. Nekazariak, abeltzainak, mahastizainak, gaztagileak, ostalariak, ongizateko edo osasuneko profesionalak… horiek guztiek landa-ingurune bizi, aktibo eta talentuz betearen aniztasuna adierazten dute.

Proiektu honekin begirada koral bat eskaini nahi izan da, landa-herriak mantentzen eta berrasmatzen dituzten emakumeena. Gaur, Landa Eremuko Emakumeen Egunean, Menekok gogorarazi nahi du emakumeen ekarpena funtsezkoa dela Euskadiren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako.

“Euskadiko Landa Emakumeen Begirada. Mirada de las mujeres rurales de Euskadi”, landa emakumeek duten errealitatea eta gaindutu beharreko erronka eta aukerak ikusaraztearen helburuarekin jaio zen, baita lurralde-kohesioan eta jasangarritasunean duten funtsezko zeregina aitortzea ere.

Txostena Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzarekin egin da, Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan berdintasuna bultzatzeko EMA laguntzen bitartez, eta gaur egun ere erreferentzia izaten jarraitzen du emakumeek landa-garapenari egiten dioten ekarpena ulertzeko.

Urriaren 15ean ez da soilik data bat ospatu nahi: egunero, eskualde bakoitzean, landa-eremuko emakumeek beren ingurunearen aldeko apustua egiten jarraitzen dutela gogorarazi nahi da, enplegua sortuz eta lurraldea dinamizatuz.

Menekok eta hura osatzen duten LGE guztiek, txostena berraurkitzera gonbidatzen dute, formatu digitalean eskuragarri baitago elkarte bakoitzaren sare sozialetan eta webguneetan, eta haien testigantzak zabaltzen jarraitzera, landa-ingurunetik etorkizuna eraikitzen duten emakume guztiak sentsibilizatzeko eta aintzatesteko tresna gisa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Erlazionatutako mezuak