Bilatu Menua

Urremendik eta Bizkaiko Erlezainen Elkarteak bost hitzaldi berri antolatu dituzte Busturialdean liztor asiarrari aurre egiteko

Urremendik bat egin du “Gaztemunduri ateak ireki” ekimenarekin, diaspora gaztearekin harremanak estutzeko

EHUN sortu da, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

Iluna Garbi
  • Saioak Morgan, Ereñon, Nabarnizen, Gautegiz-Arteagan, Ajangizen, Sukarrietan eta Mundakan egingo dira otsailean eta martxoan, herritarrak espezie inbaditzaile horren aurrean informatzeko eta aktibatzeko.

Urremendi Landa Garapenen Elkarteak eta Bizkaiko Erlezainen Elkarteak bost hitzaldi informatibo berri antolatu dituzte Busturialdeko eskualdean liztor asiarraren inguruan (Vespa velutina). Bilerak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo dira, otsailean eta martxoan, hainbat udalerritan, espezie inbaditzaile horri buruz kontzientziatzeko, informazioa emateko eta tresna praktikoak eskaintzeko.

Liztor asiarra mehatxu zuzena da biodibertsitatearentzat, ekosistemen orekarentzat eta, bereziki, erlezaintzaren sektorearentzat, erleen populazioei eta, horrekin batera, polinizazioari eta natura-ingurunearen iraunkortasunari modu larrian eragiten baitie. Testuinguru horretan, Urremendik eta Bizkaiko Erlezainen Elkarteak ekintza prebentibo eta komunitario gisa bultzatzen dituzte hitzaldi horiek, herritar guztiei zuzenduta, batez ere baratze edo lorategiak dituztenei, tokiko elkarteei eta udal-agenteei.

Aitziber Ansotegi Urremendiko gerenteak adierazi duenez, “liztor asiarraren aurkako borrokak informazioa, koordinazioa eta herritar aktiboak behar ditu. Hitzaldi hauen helburua jendeak identifikatzen jakitea, segurtasunez jardutea eta gure ingurunea babesten laguntzea da“.

Hitzaldiak doakoak eta irekiak izango dira, eta egun eta leku hauetan egingo dira:

  • MORGA – Otsailak 27, 18:30ean, udaletxean
  • EREÑO eta NABARNIZ – Martxoak 13, 19:00etan, Ereñoko udaletxean
  • GAUTEGIZ-ARTEAGA – Martxoak 18, 19:00etan, udaletxean
  • AJANGIZ – Martxoak 20, 19:00etan, kultur-etxean
  • SUKARRIETA eta MUNDAKA – Martxoak 27, 19:00etan, Sukarrietako yoga aretoan

Ekimen honekin, Urremendik eta Bizkaiko Erlezainen Elkarteak natur ingurunearen defentsarekin eta tokiko erlezaintzari laguntzearekin duten konpromisoa indartzen dute, eskualdean gero eta eragin handiagoa duen ingurumen arazo baten aurrean erantzun kolektiboa sustatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Erlazionatutako mezuak

EUSKADIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SALMENTA ERRAZTEKO HELBURUAREKIN HARTUTAKO AZKEN NEURRIAK ALARMA EGOERAK DIRAUEN BITARTEAN

El Gobierno Vasco, como las Diputaciones Forales de los tres territorios y la Fundación HAZI están colaborando desde el primer minuto con el sector agroalimentario de Euskadi con el principal objetivo de dar una solución eficaz a la distribución de aquellos alimentos que no están pudiendo ser comercializados.