- Urremendik Busturialdeko eskaintza turistiko guztia erakutsiko du Euskadiko eta Bilbo-Bizkaiko standetan, maiatzaren 6tik 8ra BECen egingo den sektoreko azken joera eta esperientziei buruzko azoka honetan.
- Gernikako Batzarretxea eta Arbola, Gaztelugatxeko Doniene, Santimamiñe, Ekoetxea Urdaibai, Urdaibai Bird Center, kostaldeko udalerriak eta barnealdekoak dira azokan erakutsiko diren erakargarritasun batzuk, bereziki xendazaletasuna nabarmenduz. Eskualde honek dituen ibilbide ugariek eta oparoek helmuga interesgarri bihurtzen dute mendizale eta ekoturistentzat.
Expovacaciones Euskadiko turismo-sektorea sustatzeko azoka garrantzitsuenetakoa da eta Urdaibai presente egongo da Euskadiko eta Bilbao-Bizkaiako standetan Urremendi Busturialdeko Landa Garapenen Elkartearen eskutik. Nazioarteko azoka honek bere data tradizionalak berreskuratu ditu eta maiatzaren 6tik 8ra egingo da Barakaldoko BECeko 1. pabiloian.
Urdaibaik Lea Artibai eta Uribe eskualdeekin partekatuko du standa, eta azoka turistikoan aurkitu daitekeen erakusleihorik nabarmenetakoa izaten da. Azoka honek 184 erakusle izango ditu guztira. Beste behin ere, Urdaibai naturgune izugarri eta eder gisa aurkeztuko da, non harmonian bizi diren natura, ondarea, kultura, gastronomia, bertako herriak eta jendea, mota guztietako publikoarentzat oso erakargarria den aukera sorta zabala eskainiz.
Gernikako Batzarretxea eta Arbola, Gaztelugatxeko Doniene, Santimamiñe, Ekoetxea Urdaibai, Urdaibai Bird Center eta Mundaka, Elantxobe, Ea, Gernika-Lumo edota Bermeo bezalako herriak izango dira erakargarritasun batzuk, bereziki xendazaletasuna nabarmenduz. Urdaibaik ibilbide txiki eta desberdinen eskaintza zabala du, horien artean GR38, ardoaren eta arrainaren ibilbidea, eskualdea helmuga erakargarri bihurtuz mendi-ibilien eta ekoturismoaren zaleentzat.
Pandemia zela eta, 2020an ezin izan zen azoka egin, eta 2021ean, salbuespen gisa, urrian antolatu zen, nahitaezko maskararekin. 2022an, ohiko datara itzuli gara, eta ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea. Azokak, ostiralean eta larunbatean, goizeko 10:30etan irekiko ditu ateak eta 20:00ak arte egongo da zabalik. Igandean ordutegia 10:30etatik 19:00etara izango da.