- Maider Lejarreta, Bizkaiko Erlezainen Elkarteko Teknikaria
2025ko Apirilaren 23an Busturiako Madariaga Dorretxeko Ekoetxean “Liztor Beltza Vespa Velutina Urdaibai, 2025” txostena aurkeztu zen, Urremendi Landa Garapen Elkartearen enkarguz. Liztorraren kontrolerako protokoloarekin eta herritar, udaletxe eta aldundiaren arteko lankidetzari esker, 2018tik hona ikusitako habiak deuseztatu eta datuak bildu dira. Txostenaren helburua datu hauek azaltzea izan da, eskualdearen egoera eta bilakaera ulertzeko eta horrela udaberriko tranpa jartzea ahalik eta eragikorrena lortzeko.
Liztor Beltza ez da landa eremuko arazoa bakarrik, izan ere 2018tik hona habien gehiengoa eraikuntzetatik kendu dira eta asko eta asko hiriguneetan agertzen dira. Txostenean agertzen den bezala, zenbat eta liztor gehiago egon inguruan, eraikuntzetan ikusitako habien ehunekoak gora egiten du. MAPA INTERAKTIBOAn habien kokapena ezagutu daiteke
Udaberriko tranpa jartzea bere biziko garrantzia du. Habiak sortu aurretik erreginak hartzen direlako eta honek hurrengo urtean inguru horretan habi berriak haziko dituzten erregina gutxiago egongo direla suposatzen du. Kontutan izan behar da guztiz garatzen den habi batek 200 eta 500 erregina hazten dituela, nahiz eta neguan %10 eta %1aren bitartean bakarrik bizirik irauten duten, honek habien bikoizketa dakar, egoera honenean. Zentzu honetan bolondresen lana ezin eskertuko lana da.
Eskualdeko egoera eta herriz herriko datuak ezagutzeko txostena jaitsi dezakezu eta egoera honeri buelta emateko udaberriko tranpak jartzeko prest bazaude Urremendi Landa Garapenak antolatzen dituen hitzaldietara hurbiltzea gomendatzen dugu Bizkaiko Erlezain Elkartetik, bertan tranpak era erakargarriak banatu ohi dira eta!