Gure lehen sektoreak ageriko, erakargarri eta ezagun egingo duen kontakizun bat behar du. Eta elkarrekin eraiki behar dugu. Alde horretatik, komunikazio-plan integral bat prestatzen ari gara:
- Lehen sektorea eusten duten ekoizleen eta erakundeen garrantzia azpimarratzeko.
- Sektorearen errotze soziala eta aintzatespen publikoa indartzeko.
- Belaunaldi berrientzat erakargarri egingo duen narratiba positiboa eraikitzeko.
Plan honen helburua lurraldera egokitutako estrategia bat bermatzea da, errealista eta eraginkorra. Honako ekintza hauek biltzen ditu:
- Ikus-entzunezko materialak sortzea.
- Irudi grafiko bateratu baten diseinua.
- Aurrerapausoak, lorpenak eta erronkak partekatzeko kanalak eta tresnak definitzea.
Mugarrietako bat ekintza-planaren jarraipena egiteko urteroko ekitaldia izango da, udalak, erakundeak eta ekoizleak bilduko dituen topaketa, aurrerapenak ebaluatzeko eta hurrengo urratsak markatzeko. Hitzordua azaroaren 3an izango da, 16:00etatik 19:00etara, Itsasmendi upategian.
Ekitaldi honetan, halaber, prozesu bateratu bat bultzatuko da, nekazaritzako elikagaien sistemaren inguruan eskualdean lantzen ari den guztia irudikatuko duen irudi komun berri bat* sortzeko.
(*Irudi hau ez da marka komertzial bat izango, narrazio/publizitate-baliabide bat baizik, eskualdeko nekazaritzako elikagaien sektorearen balioak, erronkak eta lorpenak modu koherente, ezagun eta partekatuan komunikatzeko aukera emango duena)
Kontakizun hau eskualde osoan partekatua izatea nahi dugu. Haren eraikuntzan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Eskerrik asko elkarrekin eskualde bizi, produktibo eta etorkizunekoa eraikitzen jarraitzeagatik.
