Iluna Garbi
  • Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bermeo Tunak elkarlanean, atuna eta hegaluze jasangarria ardatz duten hiru pintxo eta Itsasmendi, Berroja eta Talleri Berria upategietako txakolinen dastaketa eta maridajea eskainiko dute
  • Dastaketak Jon Andoni Rementeria sommelierrak gidatuko ditu, Muxikako Remenetxe jatetxeko sommelier buruak. Sarrerak dagoeneko salgai daude hurrengo web orrialdean https://turismourdaibai.com/es/ms/jarduerak-actividades  edota Bermeoko Turismo Bulegoan.

Bermeoko Arrain Azokak aurten esperientzia gastronomiko berri bat gehituko du bere programazioan: “Bermeo Tuna–Urdaibaiko Esentziak” izeneko dastaketa. Urremendi Landa Garapen Elkartearen eta Bermeo Tunaren arteko elkarlanaren emaitza den proposamen hau maiatzaren 23an eta 24an izango da, Bermeoko Lamerako karpa nagusian. Euskadiko hitzordu gastronomiko garrantzitsuenetako batean, ekitaldiak Urdaibaiko itsasoa eta lurra uztartuko ditu, atuna, hegaluzea eta txakolina protagonista izango direlarik.

Urremendik eta Bermeo Tunak sustatuta, proposamenak aurten bere izaera kolaboratiboa indartzen du beraien elkarlanari esker. Dastaketak  tunido jasangarri desberdinak produktu nagusitzat duten hiru pintxoz osatuta egongo dira, Urdaibaiko upategietako hiru txakolinekin uztartuta: Itsasmendi Upategia (Gernika-Lumo), Berroja Upategia (Muxika) eta Talleri Berria Upategia (Morga). Hirurak Turismo Jasangarriaren Europako Gutunera (TJEG)) atxikita daude eta enoturismoa gustoko dutenentzat bisitagarriak dira.

Esperientzia Jon Andoni Rementeriak gidatuko du, Remenetxe jatetxeko sommelier buruak, eta bere ezagutza eta esperientziarekin atunaren eta txakolinaren mundua hobeto ezagutzen lagunduko die bertaratzen direnei.

Ekimen honen helburua da tokiko ekoizleen lanari ikusgarritasuna ematen jarraitzea, atun eta hegaluze jasangarriari buruzko ezagutza bultzatzea, hurbileko prodduktuen kontsumoa sustatzea eta Urdaibai erreferentziazko jomuga gastronomiko gisa posizionatzea, maiatzaren 22tik 24ra egingo den eta urtero Euskadi osoko milaka bisitari erakartzen dituen Arrain Azokaren testuinguruan.

Dastaketa hauetaz gozatzeko sarrerak salgai daude dagoeneko online www.turismourdaibai.com/es/ms/jarduerak-actividades helbidean eta Bermeoko Turismo Bulegoan ere eros daitezke.

Proposamen honekin, “Bermeo Tuna–Urdaibaiko Esentziak” ekimenak esperientzia gastronomiko hurbila, kalitatezkoa eta iraunkorra sendotzen du, nortasuna, tradizioa eta etorkizuna transmititzen dituena.

PROGRAMAZIOA

Maiatzak 23, larunbata

  • 12:00 – Bermeo Tuna hiru pintxoren eta Urdaibaiko hiru txakolinen dastaketa: 10 euro

Maiatzak 24, igandea

  • 12:00 – Bermeo Tuna hiru pintxoren eta Urdaibaiko hiru txakolinen dastaketa: 10 euro

Arrain Azokaren egitarau osoa Bermeoko Turismo webgunean kontsulta daiteke: www.bizibermeo.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Erlazionatutako mezuak