Iluna Garbi
  • Bermeoko Udalak eta Tuna World Capitalek antolatutako hilabete gastronomikoetan parte hartuko du Urremendi Landa Garapen Elkarteak, hilero eskualdeko txakolin desberdin bat aurkeztuz, hegaluzean edo atunean oinarritutako plater tipikoekin batera.
  • Ekoizleek bertatik bertara azalduko dituzte abuztuaren 4an, irailaren 4an, urriaren 3an, azaroaren 3an eta abenduaren 5ean, 11:00etatik aurrera, Bermeoko merkatu plazan egingo diren bost hitzordu gastronomikoetan zerbitzatuko den txakolinaren prozesua eta ezaugarriak.
  • Azken urteotan, Urremendik hainbat ekitaldi gastronomiko antolatu ditu “Urdaibaiko Esentziak/Esencias de Urdaibai” proiektuaren barruan, merkaturatze-zirkuitu laburrak sustatzeko, osagai nagusi gisa bertako produktuak dituzten sorkuntza gastronomiko berrien diseinuaren bidez.

Urremendi Landa Garapen Elkartearen lan-eremu nagusietako bat Urdaibai turismo enogastronomikoaren helmuga garrantzitsu gisa sendotzea eta finkatzea da, kultura gastronomikoan dugun potentzial guztia lehen sektorerako alternatiba ekonomiko berriak sortzen dituzten turismo-produktuekin lotuz.

Azken urteotan, Urremendik hainbat ekitaldi gastronomiko antolatu ditu “Urdaibaiko Esentziak/Esencias de Urdaibai” proiektuaren baitan, eta horretarako, hainbat erakunderen laguntza izan du. “Urdaibaiko Esentziak/Esencias de Urdaibai” Urremendik lideratzen duen ekimena da, Euskadi Gastronomikoaren esparruan. Bere helburua merkaturatze-zirkuitu laburrak sustatzea da, osagai nagusi gisa bertako produktuak dituzten gastronomia-sorkuntza berrien diseinuaren bidez, hainbat protagonista integratuz: bertako ekoizleak, inguruko sukaldariak, bezeroak eta Busturialdea-Urdaibaiko eta turismo- eta kultura-erakundeak.

Oraingoan Urremendik, Bermeoko Udalak eta Tuna World Capitalek antolatutako eta gaur bertan aurkeztutako hilabete gastronomikoetan parte hartuko du, txakolinaren eta atunaren arteko uztarketa ezin hobea dela ulertuta.

Zentzu honetan, eta ekimen honen baitan, hilero atunarekin showcooking bat egingo da, hilero modu desberdin batean, eta plater honekin batera Busturialdea-Urdaibai eskualdeko txakolin bat aurkeztuko da. Urdaibaik txakolin upategi garrantzitsuak ditu, eskualdeko produktu nagusietako bat delarik, eta horietako bat dastatu ahal izango da ekitaldi bakoitzean. Gainera, bertatik bertara ezagutu ahal izango dira zerbitzatuko den txakolinaren prozesua eta ezaugarriak, ekoizleek beraiek azalduko baitiete bertaratzen direnei.

Urremendi Landa Garapen Elkartea

Urremendi Landa Garapenerako Elkartearen helburua Busturialdea-Urdaibai eskualdearen garapena bultzatzea da, euskal nekazaritzaren eta bere landa ingurune osoaren funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna bermatuz, nekazaritzaren ahalmen konpetitiboa sustatuz eta nekazaritza elikadura enpresei, landa-turismoa, nekazaritza ekologikoa eta baserri-inguruan proiektu endogenoen garapenari ekiten dioten beste edozeini lagunduz. 

Erlazionatutako mezuak

EUSKADIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SALMENTA ERRAZTEKO HELBURUAREKIN HARTUTAKO AZKEN NEURRIAK ALARMA EGOERAK DIRAUEN BITARTEAN

El Gobierno Vasco, como las Diputaciones Forales de los tres territorios y la Fundación HAZI están colaborando desde el primer minuto con el sector agroalimentario de Euskadi con el principal objetivo de dar una solución eficaz a la distribución de aquellos alimentos que no están pudiendo ser comercializados.