Nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizuna Busturialdea-Urdaibain nekazaritza-enpresetan belaunaldi-erreleboa egotearen mende dago.
Horregatik, 2024an 55 urtetik gorako 28 nekazari eta abeltzain elkarrizketatu ditugu, Busturialdea-Urdaibain jardunean dauden ustiategiak zein egoeratan dauden eta ustiategiak lagatzeko prest dauden jakiteko. Ustiategi horietako nagusi diren nekazariak (ATP) eta jarduera mistoa duten pertsonak elkarrizketatu dira. Batzuek dagoeneko erakutsi dute pausoa emateko interesa, eta Urremenditik prozesu honetan laguntza ematen jarraitzen dugu.
Une honetan, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien nekazaritza-sektoreko belaunaldien arteko Erreleborako Estrategia Integrala zehazteko eta lurralde bakoitzera egokitzeko zain gaude. Bizkaian, Foru Aldundia bi dekretu garrantzitsu lantzen ari da:
- Bat, ustiategia laga nahi duten pertsonentzako laguntzak arautzeko.
- Eta bi, lehendik dagoen nekazaritza-jarduera bati ekin nahi duten pertsonei laguntzeko.
Laguntza horiek 2026an indarrean sartzea aurreikusten da, eta gure konpromisoa da Busturialdea-Urdaibain interesa duten pertsona guztiei informazioa eta laguntza ematea.
Gainera, eskualdean instalatu nahi duten ekoizle berriekin ere harremanetan gaude, informazio erabilgarria emanez eta eskuragarri dauden baliabideekin konektatuz (lurrak, aholkularitza zerbitzuak, etab.).
Infografia:
Bideo – laburpena: