Urremendi Landa Garapen elkarteak Busturialdeko baserritar eta elikagai ekoizleen zerrenda argitaratu du, hauek non topatu ditzakegun eta beraien produktuak non saltzen diren jakiteko.
Zerrendan, eskualdeko gazta, fruta edo barazki ekoizleak aurkitu daitezke, baita ere haragi ekoizle edo baserrietako produktuen ekoizleak, ogi, ezti edo esnekiak ekoizten dituztenak adibidez.
Ekoizleen artean, askok etxez etxeko banaketa ere egiten dute berrogeialdian, eta beraien kontaktua ere agertzen da zerrendan, harremanetan jarri nahi izatekotan.
Nolanahi ere, zerrenda honetan parte hartu nahi izanez gero, Urremendirekin jar zaitezkete kontaktuan urremendi@urremendi.org emailean edo 94 6257609 telefonoan.