Nekazaritzako elikagaien sektoreak Busturialdea-Urdaibain duen gabezietako bat elikaduraren inguruan ekoizten, eraldatzen, banatzen eta hezten dutenek bat egiten duten espazio fisikorik eza da. Gaur egun, ekimen askok modu isolatuan jarduten dute, lankidetza, baliabideen aprobetxamendua eta ehun sendo eta koordinatu bat sortzea zailduz.
Jakigune behar horri erantzuteko sortu da: nekazaritzako elikagaien ekintzailetzarako espazio partekatu bat, lurraldeak eta lurraldearentzako bultzatua, modu integratuagoan, efizienteagoan eta ikusgarriagoan lan egitea ahalbidetuko duena.
“Baserritik Gernikara” ekimenak bultzatu du proiektua, Urremendi eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin batera, eta Daniel eta Nina Carasso Fundazioak hautatu dute, “De la despensa a la mesa” deialdiaren barruan.
El proyecto, impulsado por “Baserritik Gernikara” junto con Urremendi y la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, ha sido seleccionado por la Fundación Daniel y Nina Carasso dentro de la convocatoria “De la despensa a la mesa”, por lo que se confirma que se llevará a cabo en la comarca.
ZER ESKAINIKO DU JAKIGUNE ESPAZIOAK?
Hub gisa funtzionatuko du, nekazaritzako elikagaien ekintzailetza jarduera ekonomikoarekin, elikadura hezkuntzarekin, produktuen eraldaketarekin eta sektorearen dinamizazioarekin integratuko duena.
1. fasea: daukaguna aktibatzea
Lehendik dagoen espazio batean jarriko da martxan (oraindik definitzeke dago, ahal dela Gernikan), honako hauekin:
- Bertako produktuen denda.
- Biltegia eta saskiak muntatzeko eremua.
- Eskola-tailerretarako gastronomia-gela, sentsibilizazio-jarduerak edo lanbide-prestakuntza.
Hasierako espazio honetan, era berean, Fruituola proiektuko fruta biltegiratu, hautatu eta hotzean kontserbatu ahal izango litzateke, eta, horrela, zuzeneko sinergiak sortuko lirateke ekintza planeko beste ildo batzuekin.
2. fasea: epe ertaineko azpiegitura
Honako hauek eraikitzea aurreikusten da:
- Sukalde partekatua, bereziki erabilgarria sukalde propiorik ez duten eskolentzat.
- Sektoreko erakundeentzako bulegoak eta bilera gela.
- Elikagaien transformazio zentro bat, ekoizpena profesionalizatzeko eta elikagai gutxiago alferrik galtzeko.
Nori zuzenduta dago Jakigune?
- Beren produktuei irteera zuzenean edo eraldatuta eman nahi dieten ekoizleak.
- Ikasgelan elikadura landu nahi duten hezkuntza eta eskola-proiektuak.
- Elikadura jasangarri, osasungarria eta hurbilekoa izateko eskubidearen alde lan egiten duten eragileak.
- Nekazaritzako elikagaien sektorean hasi edo profesionalizatu nahi duten pertsonak.
- Balio komunitarioa duten espazio publikoak aktibatu nahi dituzten toki-administrazioak.
Gaur egun, espazio fisiko egokia bilatzen jarraitzen dugu, Jakigune espazioak funtsezko pieza izan nahi baitu Busturialdea-Urdaibain elikadura-sistema justuago, lokalago eta egituratuago baterako trantsiziorako.
