Iluna Garbi

Elikadura osasungarria izan dadin, tokiko nekazaritzako elikagaien sistema indartzeko ekintzak egin behar dira. Hala, lehen sektoretik, garrantzitsua da nekazaritzako elikagaien sistema osoaren balio katea modu jasangarrian indartzea, lurraldeko produktuak lurraldean bertan ekoiztu, eraldatu, banatu eta kontsumitu ahal izateko.

Horretarako, erakunde publikoek eta pribatuek elkarrekin lan egiteko aukera aurreikusten da, nekazaritzako elikagaien tokiko azpiegitura bat martxan jartzeko, biltegiratze, eraldatze eta/edo merkaturatze beharrei erantzuteko.

Helburu nagusia

Bertako, ekologiako eta sasoiko produktuak egiten, eraldatzen, biltegiratzen eta/edo banatzen laguntzeko behar den azpiegitura artikulatzea.

Zer egin da orain arte?

Beharrak eta konpromisoak identifikatzea: Inplikatutako erakundeen beharrak, konpromisoak eta aurreiritziak identifikatu dira.

Proiektua faseka egituratzea: Proiektua faseka egituratzen hasi gara, inplementatzeko.

Lan jardunaldiak antolatzea: Lan jardunaldiak antolatu dira, beste lurralde batzuetako adituak gonbidatuz, esperientzia arrakastatsuak partekatzeko.

Nola jarraituko du proiektuak?

Hasteko, lokal egoki bat bilatuko da, eta bideragarritasun plan bat egingo da. Bitartean, proiektuaren parte-hartzea eta gobernantza definituko dira, finantzaketa eta babes instituzionala bilatuz, eta komunitate osoa inplikatzeko eta informatzeko komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak egingo dira.