Iluna Garbi
  • Aitziber Ansotegi, Urremendiko gerentea, Bruselan izan zen atzo, Urdaibaiko turismoku-kudeaketarako erakundearen ordezkari gisa, EUROPARCek antolatutako ekitaldi ofizialean. Ansotegik nabarmendu zuen TJEG dela estrategiarik egokiena Urdaibai bezalako lurralde berezi eta baliotsua kudeatzeko.
  • TJEGk eskualdearen elkarlana aitortu du, eta Urdaibai 2025-2029 aldirako Euskadin akreditatutako gune bakar gisa sendotzen du.

Urdaibaik atzo aurkeztu zuen Europako Parlamentuan 2025-2029 aldirako Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren (TJEG) berritzea, EUROPARC Federazioak Bruselan antolatutako ECST Awards Ceremony 2025 sarien esparruan. Urremendi Landa Garapen Elkarteko gerenteak, Aitziber Ansotegik, eskualdearen ordezkari gisa hitz egin zuen bilkura ofizial honetan.

Bere hitzaldian, Ansotegik nabarmendu zuen eskualdea pozik dagoela Europako akreditazio hori berritzeagatik: “Oso pozik gaude TJEG berritzearekin, eta uste dugu estrategia hori dela egokiena Urdaibai bezalako eremu berezi eta baliotsu bat kudeatzeko“. Halaber, eskerrak eman zizkion EUROPARCi, “gure proposamena begi onez ikusi eta azken urteotan egiten ari garen ahalegin kolektiboa aitortzeagatik“.

Berrikuntza-prozesu sendo eta parte-hartzailea

Akreditazioaren berritzea EUROPARC Federazioak 2025eko ekainaren 3tik 5era egindako kanpo-auditoria arrakastaz gainditu ondoren iritsi da. Auditoria horretan, talde ebaluatzaileak eskualdeko hainbat enklabe bisitatu zituen, atxikitako enpresekin bildu zen eta TJEGeko Foro Iraunkorrarekin bildu zen. Urdaibai Biosfera Erreserba Zerbitzuak (Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren menpe dagoena) eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak koordinatu dute prozesu hori, Gutuna lurraldean ezartzeko.

Batzorde ebaluatzaileak “tokiko eragile eta kolektibo interesdun ugarirekin eraikitako lankidetza” azpimarratu du, “turismo-garapen jasangarriko prozesu jarraitu bat” dagoela, bai eta 2025-2029 Ekintza Planaren sendotasuna ere, lurraldeko 45 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagorekin batera adostutakoa.

Urdaibai, Europako erreferente turismo jasangarrian

Berrikuntza horrekin, Urdaibai Europako erreferente gisa finkatu da turismo jasangarrian eta kudeaketa turistiko arduratsuan, eta 14 herrialdetan akreditatutako 93 espazio naturaleko sarean sartu da, atxikituta dauden 1.400 enpresa eta 30 bidaia-agentzia baino gehiagorekin batera. Estatuan, oro har, 29 gunek dute ziurtagiri hau; Urdaibai da gaur egun Euskadin akreditatuta dagoen  naturgune bakarra.

Bruselako ekitaldiak Europako Parlamentuko, Europako Batzordeko eta Gutunaren printzipioen arabera lan egiten duten eremu babestu askotako ordezkariak bildu zituen. Programak erakundeen interbentzio desberdinak jaso zituen eta mugikortasun iraunkorrari, mugaz gaindiko lankidetzari eta Europako gune babestuetan parte hartzen duen kudeaketari buruzko ekimen inspiratzaileak aurkeztu ziren.

Iraunkortasunarekiko konpromiso berritua

TJEG berritzeak berretsi egiten du Urdaibaik tokiko balioa sortzen duen, ingurumen-hezkuntza bultzatzen duen eta turismo-sektorearen eta komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatzen duen turismo-eredu jasangarri batekin duen konpromisoa. Egiaztapen honekin, Urdaibaik indartu egiten du bere ondare natural eta kulturalari balioa ematearekin eta naturgunearekiko sentsibilizazioarekin bat datorren turismo-kudeaketaren aldeko apustua, eta, aldi berean, tokiko ekonomiaren garapen arduratsuari laguntzen dio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Erlazionatutako mezuak

EUSKADIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SALMENTA ERRAZTEKO HELBURUAREKIN HARTUTAKO AZKEN NEURRIAK ALARMA EGOERAK DIRAUEN BITARTEAN

El Gobierno Vasco, como las Diputaciones Forales de los tres territorios y la Fundación HAZI están colaborando desde el primer minuto con el sector agroalimentario de Euskadi con el principal objetivo de dar una solución eficaz a la distribución de aquellos alimentos que no están pudiendo ser comercializados.